Gailurraren sarrerara hurbilduko gara, erreka ondoan dagoen lurrezko pista bati jarraituko diogu eta metro batzuk igo ondoren, senda txiki bat hartuko dugu eta zig-zag ean sokak dauden tokira eramango gaitu. Preparatu eta gero, oso eskalada erosoari ekingo diogu, baina era berean oso erakargarria. Lehenengo luzearen ondoren (3º 3º + gradu), beste gailur baten sartuko gara eta hemendik, errezak izango diren eta 2º-tik 3º-rako pasarteak dituzten beste 5 gailur egingo ditugu, Anboto aldeko paisaia izugarri politak lagundurik. Argazki kamara eramatea ezinbestekoa da. Azken luzera helduta, 4º+ pasarteko “jendarme” antzeko bat pasatzen da eta lateral zorrotza ikus dezakegu, baina behin hau zeharkatu eta gero, rapel batera iritsiko gara ibilbideari bukaera emateko. Bazkaldu gabe gaudenez, pintxo bare bat eta garagardo handi bat gure zai daude.
Ibilbidea oso polita da, benetan oso gomendagarria eskalada munduan hastekotan daudenentzat , ( Friend - ak , fisureroak , kordinoak… ).-