ARKAITZ -ALOÑA (1.315mts)

2004/03/2

Aloña ingurua oñatiko haranetik ,Arantzazuko dominioetaraino doa bere bizkarra , bertan dago Arkaitz mendia (1315m) eta bere onduan Butreaitz (1319m), lau metro gehiagorekin .

ARANTZAZU- TIKAN:Arantzazuko santutegitik,bere ezkerraldetik,Milikua izeneko tabernara heltzen gara eta bere ezkerraldean hormigoizko bidea hartuko dugu,handik segituko dugu gorantz,harrizko argidorrea topatu arte.han beste bide batekin elkartzen gera,ezkerraldera hartuko dugu berriz bide horretatik ermita batera heldu arte,han hasten da markatutako bidea,kolore gorria eta zuriarekin.ermitaren atzean bide bat hasten da lurra eta harria nahasia,berak eramango digu pagadi batera,eta gorago bidea banatuko zaigu,haritz zahar baten ondoan,ezkerraldera hartuko dugu,bide horrek,Duru izeneko bordetara eramango digute,baina bertara heldu baino pixka bat lehenago,gure eskumaldean ikusiko ditugu,bidebanatze batera helduta gaude,han ezkerraldera hartuko dugu,lurrean “X” batekin pintatuta egon harren,handik hartuko dugu.bide honetatik grabilasko pista batekin elkartuko gera ezkerraldetik segituz,baina aurrerago , utzi egingo dugu harrizko ito batzuk ikusterakoan.Han eskumaldera joango gera,koiladu batera eramango digu,arkaitz mendia ikusten hasiko gera.han ikusiko dugu bi zuhaitz bakarka pistaren hertzean,eskumaldera joango gera,baina kontuz,handik gutxira bide banatze handi batera helduko gera , eta han ezkerraldera hartu beharko dugu .

Handik segituz ,hormigoizko mugarri batetara helduko gera.han pista utziko dugu,eskumaldera joateko tontorrerako bidean.koiladu batera heldu eta gero eskumaldetik hormara hurbilduko gera ,bertatik gorutz igotzeko,Oñatiko harana eta ikuspegi dotorea gure aurrian hasten dira.