Ohiko ibildebea, Linzako Aterpetxetik.Isabatik sartuta- Zuriza –Linza.
Piramide zoragarria, goi-panoramika ikusgarria eta 360º tako bista ezinhobeak.
Ibilbidea, elurrarekin ez da oso argia, baina bai nahiko ebidentea. Aterpetxetik irten eta erreka zeharkatzerakoan, arbolarteko aldapa gogorreko pista hartuko dugu (momentu batean bakarrik) aterpetxetik oso ondo ikusten den eta Salto del Caballo orma mozten duen bretxa baten parean jarri arte.Bretxara iritxita, Ezcaurreko tontorrak eskaintzen duen bistaz gozatuko dugu, ekialdeko norabidea hartu eta poliki-poliki eta basoz-baso Paso del Osora iritsiko gara, bertan dagoen txabolatxoan zerbait jateko asmotan.Ondoren, aldatz oso gogorra atzera utzita, Piramide ikusgarria jarriko da gure begi aurrean. Ezkerrean, eskura daukagu Chinebral de Gamuetako gailurrera sartuko gaituen “ Cordale”.Guk, Plana de Diegotik, parez pare jarraitzen dugu eta Gamuetako orma ikusgarriei paralelo “ Collado de Huertora “ iritsi arte, azken palarako sarrera jakina eta “ Foyas del Ingenierotik datorren bidearekin elkartzen dena.
Bueltako bidea bertatik egingo dugu, ipar norabidea duen bide hau, igo dugun bidearen paralelo pasatzen da basoaren barnetik aterpetxearekin topo egin arte.Ibilaldi hau, aittittek (Joseba), Alfredok, Toñok, JosebaK (mardo), Fernandok, Jabitxuk (fonta), Egia eta Robertok egin dugu.
Elur hona egonez gero, Skiekin egitea gomendatzen da, gozagarria benetan.