KOKAERA: GIPUZKOA, LAPURDI ETA NAFARROA ARTEKO BIDASOA ERREKA HERTZA Luzera : 56 KM . Ibilbide mota:Bide zuzeneko joan - etorria . Bidearen ezaugarriak : Asfaltoa eta lurrarekin tartekatutako lur mardula eta noizbehinka porlana . Zailtasuna : Ez dauka zailtasunik , baina argia komenigarria da, frotala batez ere, tunelak zeharkatzeko .
Oraingo honetan, IRUN eta ELIZONDO lotzen dituen aintzinako trenaren ibilbidea egingo dugu: Endarlatsako zubitik irtengo gara, zubia zeharkatu baino lehen eskumaldean dagoen bidetik, hain zuzen ere. Puntu honetan, Nafarroara sartzen gara( ohikoa den plaka handi baten bitartez markatuta dago probintzia aldaketa). Esandako bideari jarraituz, aparkamendu bat aurkituko dugu 50 metrotara, hau izango da gure abiapuntua.... Lurrezko bide batetik emango diogu hasiera eta ibilbide osoan hain maiz ikusiko ditugun presa eta zentral elektrikoek, lehenengotik dute presentzia. Lehenengo kilometroa egin bezain laster, ibilbidea interesgarriagoa egiten duen tuneletariko bat ikus genezake. Lesakara doan bide ondoan dagoen kamioien parkinera iristeko dauden hurrengo 8 kilometroak, asfalto eta lurrezko bidetik egingo ditugu, iturria ere bilatuko dugularik. Errepidera iristean, gurutzatu egingo dugu eta parking parean joango gara baserri eta zelai arteko bide orlegitik. Berriro porlanezko bideari jarraituaz, IGANTZIra doan errepidera helduko gara, ondoren herria gurutzatu eta lurrezko bide bat hartuko dugu, 450 m. inguru duen tunel batera iritsi arte. 18,3. Km.-an gaude eta arretaz pasatuko gara.
Porlanezko bidea hasiko da berriro ,Iruñatik - Irunera doan errepidearen azpitik sarri , sarri pasatuz . Azkenengo zati hau , politena da nire eritzirako , behiez eta ardiz betetako zelai orlegi artean gozatzeko aukerarekin . Orain SUNBILAra iritsiko gara eta herria arazo gabe zeharkatu ondoren , eskumaldean kokatutako bide bat hartuko dugu tunel txiki batera iristeko ( 24 . Km - an gaude ). 4 kilometro aurrerago , beste bi tunel zeharkatuko ditugu , lehenengoa luzea eta putzuz betetakoa , bestea berriz , txikia bezain erosoa . Jarraian , DONEZTEBE- SANTESTEBANeko parkeak ongi - etorria emango digu (28. Km - an ), eta herria bisitatu ondoren , ibilbidea beste zentzuan egingo dugu , irteera puntura habiatuz , oraingoan aldazbera txiki bat nagusituko delarik , ENDARLATSAko parkingera iritsi artean .