EKIALDEKO MALADETA (3.308mts)

2005/04/02

IBILBIDEA : Besurtatik igoera

ZAILTASUNA : Z.G (Zailtasun gutxikoa) nahiz eta azken zatik zailtasun gehixeago agertu.

DESNIBELA : 1600m Llanos del Hospitaletik.

AIPATZEKOAK : Proposatzen dizuedan ibilbidea, neguko denboraldikoa da baina, elurrik ez dagoenenean ere bide berbera egin dezakegu.

Benasquetik iparraldeko norabidean “ Llanos del Hospitalera” dijoan errepidea hartuko dugu. Autoa Hospitaleko aparkalekuan utziko dugu eta El plan de Resurtara eramango gaituen elurrez estalita dagoen bidexka hartu, baina iritsi baino lehen, Reclusaruntz moztuko digu bidea, ondo markatutako arrastoei jarraituz. Gainera elur garaian dauden arrasto piloarekin ez dago galtzerik.Aterpetxera iritsitakoan ( 2 ordu+/-) “ Los Collados los portillonesera dijoan bidearen norabidea hartuko dugu, Anetora dijoan “ prozesioak” utzitako arrastoekin seguraski.

Bidea gogorra egiten da, altura azkar hartzen duen ibilbide luzea delako. Gainera elur palak gainditu beharko ditugu ( 40º bitartekoak).

Behin Portillon Superiorrera iritsitakoan (2800m), Anetorako bidea hartzera doazenak, Portillonen ezkerreruntz hartu beharko dute Anetoko glaziarrera bideratzeko.Gu Malaletako glaziarreruntz habiatuko gara zuzenean, goruntz joanda, zuzenean Collado de la Rimaya korredoreko magalera iritsiko gara ( 60º ko inklinazioa duen korredore txiki hau ekialdeko Maladetaren eskumaldean dago) gero bertatik goruntz joanda gailurra egiteko.

Sei ordu pasatxotan Ekialdeko Maladetaren gailurra (3308m) egingo dugu.Bertatik oso paisaia ederrak ikus daitezke, Maldito, Anetoko glaziarra eta baita Renclusako aterpetxea ere.