TAILLONDIK (3.144) MONTE PERDIDORA (3.355 mts) Lehenengo etapa:
Torlan bazkaldu ondoren, Ordesako parkera abiatu ginen, eta gure arridurarako, hainbat egunetarako furgoneta bertan aparketzeko baimena eman ziguten.
Motxila beteta atera ginen GR 11ean zehar Pradera de Ordesako aparkamendutik.
Zelaiaren bukaeran dagoen Informazio etxearen ondoan hasten den Soasera doan bidea hartuko dugu, Pilarreko Amabirginara iritsi artean. Ezkerreruntz ateratzen den bidexkari jarraituko diogu, beronek abeto txuridun baso zahar batera eramango gaituelarik, eta zig-zag ean, bideak altura hartzen lagunduko digu Cotatuero Circoruntz (ipar norabidea).
Daramagun pixuak ez digu batere laguntzen igoran baina poliki-poliki “ Clavijas” etara iritsi gara eta hauek pasatu ondoren benetan ikusgarria den urjausira iristen gara.
Kainoiaren ormak ikusteko aprobetxatuko dugu ( Faja Pelay, Mirador de Calcilarruego, Tobacor eta El Gallinero) eta lautada txiki baten sartuko gara. Pico Descargadorrek banatzen dituen 2 barrankuren bitartez saihesturiko lautada txiki batera sartuko gara. Eskumakoak, Gorizeruntz bidaltzen gaitu eta gureak, hau da ezkerrekoak, Millareseko lautadaruntz eramaten gaitu (arroka laberintoa) eta handik iparralderuntz bideratuta, gure lehen helburua ikusiko dugu:
La Brecha de Rolando. Bertan pasatuko dugu gaua beebackeatuz.
Hirugarren etapa:
Aurreko egunean baino lehenago jeikita, arriartean egingo dugu hasierako bidea, eta Picos de la Cascadara iritsiko gara ipar-mendebalderuntz habiaturik.Ondoren, Pico Marboreruntz jarraituko dugu, dena oso jarraian, Marbore gainean kokatzen den “plater” batera iritsiko gara, eta Astazousera ematen duen bistarekin, Tucarroyatik Pinetako balkoira pasatzen naiz.Gailurreratik, Cilindroko basera inguratuko gara, baina sokagabe gaudenez, beste arriarte batera eramango gaituen arriarte desatsegin batetik pasatu beharra dugu eta horrela Cilindro bizkarrean egongo gara.Soka batez ekipaturik dagoen arrailadura batetik zehar, monstruo ikaragarri honen azken zatiruntz gerturatzen gara.Gailurrean lainua sartzen da, eguneroko ekaitzaren aurrerapen gisa. Aurrera jarraitu edo bertan gaua pasatzea pentsatzen dihardugun bitartean, lainua desagertzen da eta Monte Perdido eginaz, gure azken helmugara iristea erabakitzen dugu.Hankak mindurik daude eta Lago Heladora jeitsiera gogorra egiten da.Perdidorako igoeran ez dago elurrik eta arriskutik kanpo gelditzen da, beraz mantso, mantso, gustora ekitzen diogu igoerari, gure azken helmuga eskura dugula ikusirik.Iristean, emozioz besarkatu dugu elkar eta siztu bizian bera egiten dugu, ekaitza gainean jarri zaigu eta.Lakuan, ogia eta ura, eta orain gogorrena dator, Ordesarako jeitsiera hain zuzen ere.Ipar-mendebalde norabidea hartuaz ondo markatutako bide batetik Gorizera iritsiko gara eta gertu gelditzen dira Soasoko klabijak , baina guk euriaren ondorioz “ ehiztarien bidexka” autatu genduen, eta bertatik erabat ikusgarria den Cola de Caballo urjauziaz liluraturik gelditzen gara.Metro batzuk aurrerago, berriz gaua pasatuko dugu Soasoko grada parean; gure oinek ezin zuten jadanik pausorik eman.Berriz ere, ardo gabeko ospakizuna. Zer egingo diogu ba…Hurrengoan izango da.