Peña Oroel (1.764mts)

Puente la Reina ingurutik Jaca herrira helduko gera, herriaren sarreran rotonda bat topatuko dugu gasolindegi baten ondoan, eskumaldera San Juan de la Peña jartzen duen eskualdeko errepidea segituko dugu. Zazpi kilometro ondoren, bide gurutzea topatuko dugu, ezkerraldera joan behar gera, Parador de Oroel jartzen duen errepide estu batetik. Pizta onetatik 2'5 inguru jarraituko dugu lautada batetara helduko arte, han aurkitzen da Mirador de Oroel izeneko jatetxea 1186m tara. Bertan automobila aparkatu ostean, errepide beste aldera pasatuko gera, gure ibilbidearen irteera han hazten delako.

2005/01/1

Bide zidor bat topatuko dugu, desnibel handiaz Oroel tontorrera eramango gaituena, ibilbidea baso barrutik doa gehientsu ese motel batzuk egiten, basotik ateratakoan, Oroel bizkarra egitea falta zaigu bakarrik tontorreko gurutzera eltzeko.


Eguraldi onarekin eta egun garbiarekin, bista ederrak topatuko ditugu, ia Pirineo osora….Pena Forca, Bisaurin, Aspe, Collarada, Telera, Tendenera, Ordesa ,..eta abar..Eta gure hanketan Jaca herria dago. Hegoaldera, San Juan de la Peña, Oturia eta Guarako Mendi lerroak ikusiko ditugu. Mendi hau goiz baten egiteko bezalakoa da,Egia esan zorte handia eduki genuen egun hartan.Gomendagarria.