PETIT VIGNEMALE 3.037m -PIC DE LA SÉDE (2.976mts)

Bigarren etapa: 05 /10/25

 

Vignemalera egindako igoeraren ostean, merezitako atsedenalditik iratsarri eta gero, aurreko egunean Vignemalera igoera egin bainuen, gozaldu eta Baysellanceko aterpetxe ondoan montatuta daukadan denda batzen dut.Egun zoragarria dator gaur ere eta gogoz nago beste gailur bat egieko; oraingo honetan “ Petit Vignemali tokatzen zaio, Pique Longueren anai txikiari hain zuzen ere.Motxila hartu eta 20 minutu behar izan ditut Hourguette d'Ossoueko bizkarrera iristeko eta handik bista ikaragarriak ikusten dira Oulettes de Gaude aldera.Behin bizkarrean, granpoiak ipini eta ezkerreruntz, hegoaldera, ematen dut buelta kordaletik, gogorra baina jasangarria den elurtutako aldapa igotzeko.Ondoren diagonalean malda zeharkatu ( eki-ipar-eki) gailurrarekin bat eginarte, eta hemendik Petit Vignemalera eramango nau inolako oztopo gabe. (3.032) –(1,45 ordu)Aurreko egunean bezala, gailurrean oso panorama ikusgarria aurkitzen dut.I,-Vignemaleko ipar aurpegia eta Gaubeko laudata; M.I.M – Gran Facha; M.- Infiernos. H.E.- Gavarnie, Tallon, Monte Perdido, etc.Pasaiarekin disfrutatu ondoren, jeisten hasten naiz.Elurra oso ona da, gogorra gainera, baina badaezpada ezin naiz labandu eta jauzi bakarrik nago eta.

Bizkarrera iritsita, Sedeko gailurrera igotzeko asmoarekin (2.976m), granpoiak kentzen ditut.Tontorrak oso elur gutxi dauka eta iparraldeko norabidea du gailurrak , benetan erakargarria niretzat. Nahiz eta gailurrra jendearentzat erakargarria ez izan, haruntz habiatuko naiz.Bizkarretik , I.E. norabidedun kordala igotzen dut, hasieran zailtasunik ez bazuen ere, izotz plaka batzuk agertuaz doazen einean gero ta interesgarriago jartzen da.Urduritasun momentu bat pasatu ondoren, Pic de la Sèdeko gailurrera iritsi naiz. (2.976m) (3,15 ordu).Bista ederrak badira ere, buruan lehen bait lehen handik mugitzea da.Oraingoan ez dut oso seguru ikusten neure burua, altuera honetan bakarrik egoteak urduri jartzen nau.Argazki batzuk atera eta beherantzko bidea hartzen dut etorritako bide berberatik.Berriz ere gailurrera iritsi naiz, pixu ikaragarria kenduaz eta orain bai zerbait janez erlaxatuko naizela.Jaten dudan bitartean, behetik gora guztiz kargatuta datorren bikote bati begira nago, porteadoreak badirudite ere, ez dute nik baino askoz karga gehiago!Granpoi baten, pixu eta presioarekin baba bat atera zait eta kriston mina egiten didanez, autoruntz joatea pentsatu dut, lagun gabeko 2 eguneko abenturari bukaera emanez. (6.00 h).