PETRETXEMA (2.365 mts)

Nola iritsi: Yesako urtegitik Isabara eta Isabatik Zurizara, Linzako aterpetxera iritsi arte

Aterpetxetik aterata,( bertan Iraupen skia egiteko pista daukagu), errekatxoaa zeharkatu eta ipar mendebaldeko norabidearekin igoerari ekingo diogu, gaintxo batera iristean gure eskumatik zeharkatuko ditugu eta Sobrante de Linzara eramango gaituzte.Pakiza de Linzola azpian kokaturik dagoen lautada honetan zerbait jan eta edango dugu.Mendebaldeko norabidearekin diagonalean moztuko dugu eta Palkizatik Collago de Linzara (1.900m) erortzen diren magaletik gora egingo dugu.Mendebalderuntz aurrera egin dezakegu Hoya de la Solanatik edo bestela gure ezkerrean gelditzen den zelaia zeharkatuz tontortxo( 2.077m) batera eramango gaitu, bertatik, Atxerito eta Sobarcaleko ikuspegi itzela izango dugularik.Petretxematik datorren espoloia ihotzeko, iparraldetik egingo dugu gora eta mendikatearen hasieran kokatuko gara.Berriz mendebaldera eginez, gailurreraino iritsiko gara mendikatetik zehar.
Hemendik, Pirineotako ikuspegi pribilegiatua dugu, baina batez ere, Ansabereko Orratzena, Sobarcal, Atxerito eta Hiru erregeen mahiakoa.

2006/02/11

Nik horrela ez egin arren larregiko izotzagatik, tablak izanez gero,jeitsiera ikusgarriena, hegoaldera ematen duen aurpegitik egiten da. Collado de Petretxamatik, barrankotik Sobrante de Linzara jeitsi eta berehala garagardotxo bat.
Ibilbide nahiko jasangarria. Skiekin hegoaldetik jeisteko, naihiko ondo jakin behar da skiatzen. Bertan zaudetenean jakingo duzue zergatik