Arrasate eta Elorrio artean dagoen Kanpazar portura iritsi eta bertan dagoen jatetxeko aparkalekuan utziko dugu autoa, ikusten den bista zoragarriaz gozatuaz.
Errepidea gurutzatuz, porlanezko bideak hegoekialdera eramango gaitu. Harrobitik aurrera egingo dugu eta eskumaruntz doan bidexka batera hurbilduko gara, handik, Udalaitzeko bidea hasten dela dioen kartelarekin egingo dugu topo. Mendi magaletik gora egiten du bideak piņu eta pago artean; pagadia pasatzerakoan garbiune batean, eskumarantz egiten du.Arbolartetik irten eta gailurra gure buru gainean ikusten dugularik, aitz eta zelai aldapatsu artetik pasatzen den bideari jarraituko diogu, tontor batera iritsi arte.Mendiaren hego magaletik Udalatik dagorren bidearekin egiten dugu topo, handik eskuinera hartuko dugu eta tontorrik tontor gailurrerantz abiatu.Hegoaldean Aizkorri eta Urkiola, Anboto eta Durangaldea hegomendebaldean eta atzerago Gorbeia ikusiko ditugu.Iraupena: 1.30 Desnibela 550 m+ -
Gora iritsi ondoren, hurrengo puntua, Besaideko gaina izango da ( 2:45)
Behin bazkaldu eta berrindartuta, mendebalderuntz habiatuko gara. Berehala beheruntz goazen einean, gailurraren hegoaldeko ertzean kobazuloaren ahora iritsiko gara.Jarraian, Erdikoatxa eta Gallardain artean dagoen gaintxora iritsi,eta ertz ertzean kokaturik dagoenez, Elorrio aldera ematen duen balkoi lanak egiten ditu.Ekialdera jarraituko dugu aitzdun zelai-artetik, pagadi batera iritsi arte eta bertatik Pozutxuetako tontortxoa inguratuko dugu. Bidexkari segiko diogu oriangoan txilar artean, pista batekin topo egin arte, hegoekialdeko norabiean dagoen putzu bateruntz eramango gaituelarik.Berehala, artedi batera sartuko gara, eta bertatik doan bidexka batek Udalara eramango gaitu nahi izanez gero, baina guk eskumara egingo dugu, eta pinudiondo batera gerturatuko gara,aldapa gogorretik beheraez, Besaideko errotetara eramango gaituen pista nagusiarekin bat egin arte.
Oso paraje esanguratsua da, bertan 3 probintziek egiten baitute topo ( Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) eta bertan dago, mendian hildako euskal mendizale guztien oroimenez egindago monumentua.Leku hau, Udalaitz eta Anboto erdian kokatzen da eta horregatik bienganako kriston bista eskeintzen du. Dena den, Anbotoko ekialdeko aurpegiak eskeintzen duena paregabea da.Besiden egonalditxoa eginda, buelta egingo dugu Kanpazarrerantz, baina oraingoan Udalaitzeko iparreko aurpegia, mendiaren altura erdira inguratuaz. Ekialde norabideko pista zabal honek, ez du galtzeko arriskurrik helmugararte.Guztira : 4:00 ordu g.g.b.