Urtegiaren bukaeratik, oso bide erreza hasten da, ( GR-10 Frantzesa), bidexka zig-zagean ihotzen hasten da errekaren ezkerraldetik. Goruntz goazela, 2 orduren bueltan, Henri Roselek eskabatzeko agindua eman zuen lehenengo kobazuloetara iristen gara, 2.500 mtara. Kobazuloak pasatuta bidegurutze batera iritsiko gara: Eskumako bideak ( Ipar), Bayseellanceko aterpetxera eramango gaitu, bertan ipiniko dut denda gaua pasatzeko. Motxilaren edukiaren erdi bat, arroka artean gorde ondoren, M.- norabidean ezkerreko bidea hartuta, glaziarraren “morrenara” habiatzen naiz. Bideak, “morrena” zig-zagean trabesatzen du eta glaziarrera sartzen da, eta ezkerreruntz eginez, eskuman dauden pitzadurak libratzen dira. Behin glaziarrean, granpoiak ipintzen ditut, glaziar guztietan bezala hemen ere, pitzadurak eta seracsak baitaude. Glaziarrean, enkordatze, erabaki duten bi mendizalerekin egiten dut topo; erabaki egokia elurra egin berri dagoenean. Buelta batzuk eman behar izan nituen, izoztutako pitzadurak libratzeko, ezin bainuen mendizaleek egindakoa egin, lotu gabe nengoelako. Igoera, astun eta motela bukatu ondoren, glaziarra babesten duten gailur guztiak kokatzen diren “plateau”ra iritsi ginen: PIque Longue, Cerbillona, Montferrat, etc… Hain gogoko dugun gailurrera iristen goazen einean, glaziarra makurdura galduaz doa, arroka ertzerarte. 3.200 metrotara glaziarraren bukaerara iristen gara, eta handik gora Pique Longuera (3.289m) iritsiko gara makurdura handidun elur palatik gora eginez. Bista zoragarria da, Ordesako parajea ikusten da, aterpetxeak, lakuak eta azken azkenean, ordu batzuk lehenago autoa utzi dudan lekuko laku txikia.