IGOERA:igoera Arantzazu eta Urbiatik.
Gure lehenengo helburua Arantzazuko Sindika jatetxea. Sindika jatetxe hotelera helduko gera, bere ezkerraldetik hartuko dugu aparkaleku batera heldu arte. Bertatik ateratzen gera Urbiara doan pista zaharretik, handik gutxira bigarren aparkalekura heldu gera eta bere ondoan dagoen metalezkoa ate berde batetik gora hartuko dugu bidea, (marka horiak eta zuriak daude margoturik). Iturri-berri iturri ondotik pasa eta handik gutxira helduko gera Urbiako lautadetara. Urbiara heldu eta gero bide zidor bat hartuko dugu Aizkorri zerraren gailurrerako bidea. Metro batzuk jaitsiko gera baseliza albotik pasatzeko, Urbiako ostatu helduko gera(1130m).ekialdera jarraituz, harrizko pizta topatuko dugu, bertatik segituz Arbelar txaboletara helduko gera, pasatzerakoan ese batzuk eginez igoko gera terreno latz batetik Aizkorri zerraren kordalerantz, bidea burdinazko haizeorratz baten albotik pasatzen da eta ia lau zamar Aizkorri alboraino eramaten gaituena, gero aldapa txiki bat igotzea geratzen zaigu puntara eltzeko.
Tontorrean: gutunontzia, Aizkorriko aizkora (1531m), Kristo Santu baseliza eta alboan aterpetxe bat dago (librea).Bistak: Gipuzkoako lautadak, Aralar, Urbia, eta aratz bakartia(1443m)(Denbora:2h.15m.) gutxi gora behera.Jan eta argazki batzuk atera ostean,poliki jaisten asten den lepoa jarraituko dugu aiztonto altunara heldu arte (1430m), bere ostean san Adrianera heldu arte jaitsiera latz bat aurkituko dugu,(980m) (denbora:3h15m), galtzada erromanikoa aurkitu arte zegituko dugu. Ezkerretara jarraitzen badugu, minutu batzutan San Adrianeko tunelpera helduko gara 50 metrokoa, baselizarekin barruan. Koba eta galtzada erromanikoa Santiagoko bidearen parte dira.
Galtzada erromanikoa hartuko dugu bidea mendebalera, ondo markaturiko bide batera heldu arte, Urbiaraino eramango gaituena.(4h.45m). azkeneko tramu honetan, Aizkorriko gailurra ikusiko dugu gure eskuinaldera ia denbora guztian, ez dago galtzerik.Ostatuan salda bat hartuta, Arantzazuraino jaistea gelditzen zaigu bakarrik, igotzerakoan hartu dugun bide berdinetik.
Denbora5-6h.