DURATON IBAIA

2004/10/1

 

Bi ordu eta erdi ostean sepulveda herrira heldu gera, duraton ibaia bizikleta gainean ikusteko asmoz,oso polita dela entzun dugu. Eguraldi ona agertu zaigu eta bagoaz gure ibilaldiaren hasiera. Ibaiaren sarrera goaz Segoviara doan errepidea hartuta, kilometro batera errotonda bat dago, han markatzen du rio edo hoces del duraton,eskumaldera. Igarobide bat pasa ostean ibaiaren eskumaldera pasako gera, handik joango da denbora guztian gure ibilbidea villaseca zubi-arte. Bidezidor hestua eta bihurgunekoa izanda , tramu batzutan lurrera bota beharko dugu hankak, ikuspegi polita daukagu gure aurrian, zuhaitzekin inguratuta gaude, beharrezkoa da erne ibiltzea, zuhaitz batekin ez enpotratzeko.

Geroago kainoia zabalduko zaigu eta saiak ikusteko aukera edukiko dugu hormetan zintzilik,ematen du guri begira daudelaŋgosalduta egongo dira?,milaka daude paraje honetan, benetan merezi du etortzea gutxienez bizitzan behin. Aholku bat,bidea estua eta arina denez eta pasai ikustea nahi badugu, hobe gelditzea eta hankak lurrera botatzea. Ordu bat da erdira edo bira,villaseca zubira heltzen gaude,baina pixka bat lehenago ,zazpi altare izeneko kobazuloa bisitatuko dugu, hermita bisigotikoa dauka bere barruan.

Villaseca zubiaren azpian gaude, bertan dago jolas gune bat,taberna eta guztiz, bertan trago bat hartu ostean aurrera goaz, orain bidea zailagoa dela ematen du, bizikleta eskuan hartu beharrean gaude askotan. Hiru kilometro aurrerago,polita izan arren ingurua, jan eta eguardiosteko siesta botatzea erabaki dugu neska eta biok. Buelta errepėdetik egingo dugu , hamalau kilometroko aldapa lasaiak, sepulvera herrira iristeko.komendagarria….
Aholkuak: San frutos ermita,ikusibarik ezin daiteke etxera itzuli.,bertan dago misteriotsu eta edertasunez josita,bertan daude bista ederrenak duraton ibaira bere horma ebakiekin eta saiekin josita. Bigarren aholkua:arkumea probatu barik ,ezin daiteke etxera itzuli.