Villaro(areatza) herrira abiatuko gera. Herri erdian pagomakurre jartzen duen aldera desbideratzen gera, ez dago galtzerik. Heltzerakoan han utziko dugu autoa, taberna edo hostala dago bertan, aparkaleku handi baten aurrean, baina uda aldera zabalik bakarrik.
Handik hasten gera harrizko bi
2004/12/24
de zabal baten gora , igoera erraza eta arina denez , lekanda - ko mendioinak pasako ditugu 30minutu inguruan Arrabako lautadeta heldu arte, handik ikusi daiteke Gorbeiako tontorra . Ezkerraldetik segituko dugu zuhaitz txiki batzuen erditik , arrabako landen ezkerraldetik . Aurrerago desbideratze bat dago , eskuinera zuhaitzekin baita ere, baina bide hau Elorria aterpatxera ( euskal federakundeen jabetza ) eramaten digu , baina ez dugu bide hau hartuko , ezkerraldetik segituko dugu hegoaldera. Geroago Aldabe koiladura helduko gera, apur apurka bide zidor baten bera jaitsiko gera (kontuz, neguan basa tzarekin josita, oso labana .) Egiriñao aldera . Egiriñao basora heltzean , aterpetxeak eta Elurretako Ama deitzen den kapera bat topatuko dugu horman sartuta .
Handik gertu lekuotz iturria topatuko dugu , handik gora hartuko dugu aldapa handi baten gora , Aldamiñospe deitzen den koiladura heldu arte, heldu ostean , ezkerraldera hartzen ba dugu , Aldamin tontorrera helduko gera ( 1.376mts,5minutun ), bertatik bista handiak daude , bere horma jausiera eta Gorbeiako tontorrera bere kurutzarekin ....... Koiladuan eskuinetara hartzen da dugu , azkeneko aldapan gora Gorbeia tontorrera helduko gera , (1.482mts). (2h00' inguru pagomakurretik ), bertatik bista ederrak baita : ( Anboto.Aizkorri,eta abar… ) . inguruko tontorrak : Aldabe, Gatzarrieta , Aldamin , Altipitatx , Arralde , Axkorrigan , Berretin , Burbona , Gorosteta , Lekanda , Odoriaga , Oketa , Usategieta , Zanburu , Ipargorta .