PÁG.CASTELLANO
Lehenengobidaia.com
ATXERITOKO MALLO 2.358m (Pirineoak)
2006/01/15 Mendi Ibilaldia - Iraupen Eskia


Ohiko ibildebea, Linzako Aterpetxetik. Isabatik sartuta- Zuriza–Linza.
Piramide zoragarria, goi-panoramika ikusgarria eta 360º tako bista ezinhobeak.
Ibilbidea, elurrarekin ez da oso argia, baina bai nahiko ebidentea. Aterpetxetik irten eta erreka zeharkatzerakoan, arbolarteko aldapa gogorreko pista hartuko dugu (momentu batean bakarrik) aterpetxetik oso ondo ikusten den eta Salto del Caballo orma mozten duen bretxa baten parean jarri arte.
UDALAITZ (Udalatx) itzulia , 1.117 mts
(Euskal Herria ) 2005/12/3
Mendi Ibilaldia

Arrasate eta Elorrio artean dagoen Kanpazar portura iritsi eta bertan dagoen jatetxeko aparkalekuan utziko dugu autoa, ikusten den bista zoragarriaz gozatuaz.
Errepidea gurutzatuz, porlanezko bideak hegoekialdera eramango gaitu. Harrobitik aurrera egingo dugu eta eskumaruntz doan bidexka batera hurbilduko gara, handik, Udalaitzeko bidea hasten dela dioen kartelarekin egingo dugu topo.
PETRETXEMA 2.365 mts (Pirineoak)
2006/02/11
Mendi Ibilaldia
Nola iritsi: Yesako urtegitik Isabara eta Isabatik Zurizara, Linzako aterpetxera iritsi arte.
Aterpetxetik aterata,( bertan Iraupen skia egiteko pista daukagu), errekatxoaa zeharkatu eta ipar mendebaldeko norabidearekin igoerari ekingo diogu, gaintxo batera iristean gure eskumatik zeharkatuko ditugu eta Sobrante de Linzara eramango gaituzte.Pakiza de Linzola azpian kokaturik dagoen lautada honetan zerbait jan eta edango dugu.
PÁG.CASTELLANO |
|---|
Lehenengobidaia.com
|
|
||
Nola iritsi: Yesako urtegitik Isabara eta Isabatik Zurizara, Linzako aterpetxera iritsi arte.Aterpetxetik aterata,( bertan Iraupen skia egiteko pista daukagu), errekatxoaa zeharkatu eta ipar mendebaldeko norabidearekin igoerari ekingo diogu, gaintxo batera iristean gure eskumatik zeharkatuko ditugu eta Sobrante de Linzara eramango gaituzte.Pakiza de Linzola azpian kokaturik dagoen lautada honetan zerbait jan eta edango dugu. |
|
