IRABIA-ORBAIZETA- ORBAIZETAKO ARMA LANTEGIA-IRABIA
2004/10/30
Elurretako Amabirjinaren etxeetara bidez heltzen da,Otsagabiatik Abodi mendilerroa zeharkatuz(22km),baso erdian daude eta irteera asko egin daitezke bertatik,bai ibiltzen edo bizikletan,hau izango da gure irteera puntua,/Irabiako urtegia-Orbaizeta-Orbaizetako Arma lantegia-Irabia ).Iratiko etxetatik irteten gara Irabia urtegirako norabidearekin(6km),urtegia iparretik inguratzen dugu Larraun-era doan gurutze bidearekin elkartu arte,arma lantegitik bueltatzeko bidea hartu beharrean,metro batzuk jarraituko dugu ezkerraldera,kanalaren bidea jartzen duen egurrezko kartelarekin topo egin arte.Bide polit horretatik jeitsiko gara menditik zehar Pago eta haritzen artetik,jaitsiera guztia ur kanal baten albotik egiten da,behin behera heldutakoan Orbaizetarutz hartuko dugu( ezkerreruntz 1km).Bisita egin ondoren atzeruntz bueltatuko gara urtegiruntz doan bidea hartzeko.
Herri polit horri bisita eginez gain,urtegiruntz doan errepidean,gurutze-bide bat ikusiko duzue,urtegira joan baino lehen aranetik goruntz doan errepidea hartzea gomendatzen dizuet Arma lantegiraino.KarlosIII-ak bertako basoen egurrez baliatzeko sortutako Arma lantegiaren aztarnak dira,Eliza,Jauregia,Labeak,Biltegiak,Langileen etxebizitzak....eta ibaia lantegiaren azpitik nola igarotzen duen ikuz daiteke.
Behin bisita egin eta gero pare bat km atzeruntz joko dugu urtegirantz jarraitzeko,lehenago lagatako bidea hartuz.Oraingo honetan urtegia hegoaldetik inguratuko dugu.Irteera puntura heltzeko, urtegiaren amaieran Irati ibaitik irteten den bidea hartu elurretako Amabirjinaren etxeetaraino.
Denera 45km-ko luzera du ibilbideak,merezi du bertan ikus daitezkeen pasaiengatik,bizikletan egiteko oso aproposa.