SALCORZEKO AMILDEGIA , IZOTZ UR JAUZIAK(Bielsa)

2005/03/13

 

Aurreko egunean “Jaunaren Haserrea “ izeneko ur-jauzia eskalatu ondoren, biaramuneko lana “ Salcorzeko amildegia” eskalatzea izango zela erabaki genuen (IV/3+4,400m. osorik). Igandean, ibilbidearen azpikaldean iratzarri eta gosaldu ondoren, gustoko lanari ekin genion. Ibilbidearen hasierako errestasuna orekatu nahian, lehenengo hiru-lau tramuak soka gabe egin genituen, (45/60º). Ausart-xamarrak gauza onerako? Oso eroso gindoazen azken ur-jauzira iritsi artean (70º), baina ondoren, sokak jarri genituen.

Nahiz eta izotzaren egoera ona ez izan, oso igoera polita egin genuen, luze batekin bukaera emanez. Bueltarako rapelatzen hasi ginean, hurrengo neguari ongi-etorria emateko desiatzen geundela konturatu ginen, guretzat berria den ekintza honekin jarraitu ahal izateko. Zentzazio motzak baina bortitzak eta sakonak izan dira ! Irrifarrea ezpainetan eta erretoa gainditutako kutsuarekin, bueltatu ginen hurrengo aldiaren gosez.