Aspaldidanik geneukan pioloekin izotz gainean ibiltzeko gogoa.
Hasteko, ikastaro bat egitea zen asmoa, baina ideiari buelta batzuk eman ondoren, geure kabuz izotzetan hasi eta poliki, poliki esperientzien bitartez teknikoki hobetzea erabaki genuen.
Nahiz eta aurretik elurretan maiz ibilitakoak izan, esan beharra dago ez duela zer ikusirik izotz eskaladarekin.
“Desnivel” aldizkariko 221 zenbakitik informazioa jaso ondoren “ Guia práctica cascadas Tunel de Bielsa” artikulutik hain zuzen ere, asteburuan aruntz habiatu ginen, ea zer nola moldatzen ginen ikustera.
Zer nolako ur.jauzi piloa, leku berberean!
Benetan itzela da lekua, baina era berean jendetza ere beste hainbestekoa !
Larunbat goizean, ur jauzi egokiarekin egin genuen topo, gu geunden tokitik larregi mugitu beharrik izan gabe.
“ Jaunaren aserrea” deitzen diotela jakinaz bat, benetan izen aproposa zuela konturatu ginen.
Lehenengo urratsak emateko, erronka latza …! ( III/ 4-70/80º;60 m).
Igotzeari ekin genion eta lehenengo zatia, hau da, ibilbideko zailena egin ondoren, nekea nabarmena zen eta baita ur-jauzi izoztuaren graduak ere. Bapatean, ondoan suertatu zitzaigun pinu baten laguntzarekin, rapelatuz buelta hartu eta guretzat egokiagoa izango zen beste ur –jauzi baten bila joatea erabaki genuen.
Arratsaldean tunelaren alde frantsezera jo genuen, beste ur-jauzi baten bila eta zegoen jendetzaren ondorioz, libre antzean gelditzen zen alde bakarrean aritu ginen, “ Resaltes superiores (II/2 + 20 - 30 metrokoa).
Nahiko errreza egin zitzaigun egoera, ginera inguruarekin eta materialarekin konfidantza hartzeko aproposa benetan.
Nekaturik, afaltzeko eta atsedena hartzeko gogo biziz, beheruntz habiatu ginen; baina ez aurretik hurrengo eguneko ibilbidea izango zen “ Barranco de Salcorz” aukeratu gabe
.