PALAS HEGO-EKIALDEKO ERTZAREN SAILAKETA
![]()
![]()
Palas gailurraren bila joateko asmoz ateratzen gera ostiralean, roberto ni ta oraingoan beste lagun bi, Oier eta esti. Portalet-era joan behar gera han inguruan dago gure ibilbidearen irteera. Baina ostiral gabean ezin genuen pasa, lanean zebiltzaten kamioiengatik, formigaleko eski pistak ampliatzen ari direlako. Larunbatean portale-tetik frantzialdera 6km jaitsi ostean, cab. De saques izeneko aparkalekuan aparkatu genuen.
2004/10/9
Motxila bete ostean janaria, erropa, sokak eta abar, gorutz abiatu ginen. Arremoulit (2305mt) aterpetxean lo egiteko asmoz,(igoera erresa eta polita). Hurrengo egunean palas tontorrera heltzeko. Lehenengo col d´ arrious(2559mt), heldu behar da, midi d´ ossau –eri lepoa ematen igo behar gera denbora guztian, gero paso orteig pasa ostean (paso delikatua) palas mendia agertuko zaigu gure aurrean baina urruti samar oraindik, handik laster arremoulit aterpetxera helduko gera (aterpetxe librea), ingurua laku txikiekin josita.Hotza eta haize askorekin ilundu zen eguna(goiz ohera).
Hurrengo egunean gorantz abiatu ginen lehenengo palas bizkarreraiano eta handik puerto de labedan(2515mt) deitzen den bizkarrerarte, han hasten da ego-ekialdeko pala-sen hertza. hotz handia zegoen eta izotz pixka bat ere harkaitzean, baina ala ere gorantz abiatu ginen. hertzaren ezkerraldeko hormatik (IIIº). Lehenengo largoa egin ostean, Oier abiatu zen bigarren gorantz, baina behean itzaroten zeudenak, Roberto eta Esti, geldirik egonez, hozten ari ziren, egia ezan haize hotza zegoen, eta goian geundenak, Oier eta nik, beherantz abiatzeko pentzetan ere hasi ginen, behe lainoa agertzen ari zen eta bapatean sartu ere egin zen,azkenean beherantz abiatu ginen rappel egiten.
Behera heldu ginenean Rober eta Esti izoztuta zeuden eta gu ia ia . …. Bizkar tik behera abiatu ginen leku hobe bat aurkitzeko , jan eta berotzeko asmoz , pentsatzen ari ginen bide normaletik igo edo ez palas gailurrera , baina lainoa gero eta itxiagoa zenez ,hurrengo baterako utzi behar genuela ikusi genuen . Hobe atzera egin eta hurrengo batean, eguraldi hobearekin saiatzea ,erabaki ona hartu genuen.bai horixe .
![]()