PETIT PIC-midi d' ossau (2.804mts)

04/06/18

MATERIALA: kordinoak,empotradoreak.40m soka.

Portalet mendatean lo egin ostean, Pombi aterpetxera bidea hartzen dugu, (ordu bat inguru), aterpetxearen atzean ura hartu ostean, mendebalera hartuko dugu Peyreget bizkarrera, 30minutu. Orain Peyreget ertzaren ezkerraldetik hartuko dugu gorantz bidea, harrizko da belarrezko lur malkar batetik. Apur apurka hertza zorrozten hasten da, noizean behin aldrebestu egiten zaigu bidea, eta bide onena topatzea obligatzen digu, hertzaren alde batetik eta bestetik.


Aurrerantzean(IIº)pasabideak pasa beharko ditugu, bizkarraren zulogune batzuk, eta noizean behin desbideratu beharko dugu korredore motz batzuk gora joateko. Bizkarraren azkenean agertzen dira etengabeko pausu zailenak, (IIº-IIIº), goi zamarrean(IIIº) graduko tximinia topako dugu 30metroko luzeraz, bere irteeran pitoi (harri zorrotz) bat topatuko dugu , berazko bidean rapelatzeko aproposa.Hemendik hertza segituko dugu ibilbide erraz batetik, petit pic gailurrerarte. Sentsazio handia dugu gorputzean, batez ere iparraldeko leize-zulora begiratu ezkero, eta Midi ossau hain hurbil ikusita, baina (La Fourche) ebaketak banantzen digu.



Gailurretik ikusten dugu, Balaitus, palas, Arriel, Infiernos, Partacua, Anayet, Aspe,……Jeitsiera, leku berdinetik egingo dugu baina errazteko hiru rappel lagunduta…. ordu askotako buelta, baina berriz joateko modukoa, merezi du dagoen bista gaitik bakarrik.