PIC DE CAUBÉRE (2496 mts)

2005/01/7

Egun eguzkitsu batean, Bareges eski estazioko aparkalekuan automobila hutsita,Laquette bailaratik hegoalderutz hartzen dugu bertatik jaisten den erreka batetik.Ordu erdi ingurura , kartel batekin topo egiten dugu eta hegoekialderuntz hartzen dugu pinuditik zehar,presa txiki batekin elkartu arte.Gorantz jarraituko dugu erreka ondotik lautada batetara heldu arte,bertatik gure gailurra ikusten hasiko gera.Aurreratsuago,lautada erdian txabola bat topatuko dugu (cabaña de la Pége ) deitzen dena,bertan atsedenaldi bat egin eta jaten,gure hurrengoko ibilaldi zatia ikusten hari gera .

Maldatik gora hasten gera ese batzuk egiten piramide batera eramango gaituen koiladu batera helduz,bertan eskiei kutxillak jarriko dizkiegu tontorraren asken metroak arasorik gabe egiteko.Tontor inguruan ( kornisa ?) delikatuak topatu ditugunez asken metroak eski gabe egin behar ditugu.Bertatik Pirineo Frantseseko bista ederrenetarikoak daukagu gure aurrean,tontorretik gertu bere handitasunez Pic de Neouville agurtzen gaitu eta urruntasunetik Midi de Bigorre.Argazki batzuk eta ostean,eskiei fokak kendu eta lehengo txabolarutz abiatzen gera , zeozer jateko eta beratz abiatzeko elurra baldintza txarretan jarri baino lehen .

Caubére ,goiz jaiki gabe egun osoa aprobetxatzea uzten duen mendi bat da.