ALPEAK- SAAS AL MAGELLS (Weissmies 4.030mts)

2004/07/30

Weissmies 4030m, azkenengo momentuko aldaketa, Naderhon mendiaren truke. Eta ez hain ondo hartutako erabakia nire lagunaren partetik. Mendi honetan jaiotzen da integrala egiteko asmoa. Alpeetako ipar-mendebaldean aurkitzen da,Saas bailararen mendebaldean. Talde honetako mendi handiena izan arren politena ere bada. Mendi honek bere ipar-mendebaldean izotz “koraza” bat dauka, bere hegoaldeko haitz aldapatsu eta elur urriarekin kontrastatuz. Ibilbide arruntena ipar-mendebaldetik dago, jende gehienak egiten duena. Batez ere teleferikoak igotzen zaituelako 3098metrotara eta egun batean egin daitekeelako tontorra. Guk hego-ekialde aurpegitik sartzeko asmoa daramagu, eta ipar-mendebaldetik ateratzeko, interesgarriago ematen baitu guretzako. Saas Almagell, 1673metrora dagoen herria. Bertatik ateratzen gara, markatutako bide batetik, Almagellerhuttel aterpetxera 2894mtra. Arratsaldean atera gaitezke eguzkia sartu orduko heltzeko, batez ere ikusgarria delako, Allalin eta Mischabel taldeei eguzkiak gorde aurretik ematen dienean. Aterpetxean gaudela erreskate bat ikusteko aukera eduki genuen, Weissmies tontorrera bidean, baina ez dugu jakin zer gertatu den, ez dugulako ulertzen hango hizkuntza.

Goiz afaldu ostean lotara joan ginen baina ez genuen lo asko egin alboko gelakideen zurrungengatik. Goizeko laurak eman zizkiguten eta gosaldu ostean bidezidor malkar bat segitu genuen, Zuisehbergenpass lepora heldu arte, 3268metrotara. Portgengrat eta Wissmies artean dago, handik aurrera nahi den tokitik hartzen da goranzko bidea: kresteriotik edo aldapa edurtsu eta harritsutik (mixtoa, bi gradukoa). Oso erreza.gailurrerarte eramaten zaituen bidea. Wissmies gailurra 4030m.

Goitik izugarrizko bistak daude alde guztietara. Eta orain sari nagusiena beheranzko bidea da, Trift glaziarra pasa behar genuelako. Bere grieta eta izotz guztiarekin eta forma askotakoak, oso polita .Eta zorte pixka batekin, izotz “abalantxa” edo erauntsia ikusteko aukera eduki genuen. Glaziarra bukatu ostean, Hohsaas aterpetxera heldu ginen (3098m). Hemendik nahi izanez gero teleferikoan jaitsi zaitezke herrira, baina guk oinez jaistea erabaki genuen. Ondo markatutako bide on bat segituz Saas Grund herrira heldu ginen.

Mendiko irteera, egun bat eta hamahiru ordu kosta zitzaigun,3700metroko desnibelarekin. Autora iritsi ginenean, pare bat garagardorekin ospatu genuen. Gomendagarria! Rober